https://www.youtube.com/watch?v=F2-VbqaHhLM

1.- Kuadroa

“Gernika” izeneko koadroa pintore, eskultore eta poeta zen Pablo Ruiz Picasso malagarrak margotu zuen oleoz 1937an. Espainiako gerra zibilaren testuinguruan kokatu behar da eta alemanek 1937an Gernika herriaren aurkako bonbardaketen kontrako pintura propagandistikotzat hartzen da.

Estilo surrealista, kubista eta expresionistak nahastuz adierazten duen mezu politikoarengatik, XX.mendeko eta Pablo Picassoren ibilbideko koadrorik garrantzitsuenetarikotzat hartzen da.

Koadroa 1937an Parisen ospatu zen nazioarteko erakusketan espainiar pabiloian kokatzeko eskatu zuten. Eta Picassok 7 astetan amaitu zuen. Obraren 45 bozeto zenbatu izan dira.

Picassok mural handia 30.000 eurotan baloratu zuen eta ez zuen inondik ere Espainian erakusterik nahi izan erregimen frankistaren amaiera arte. Madrilera 1981ean ekarri zuten.

Gaur egun koadroa Madrileko Reina Sofia Museoan dago eta 349,3 cm-ko altuera eta 776,6 cm-ko zabalera du.

2.- Testuinguru historikoa

Gernikak 1937ko apirilaren 26an alemaniar hegazkinen bonbardaketa gogorra jasan zuen. Ia 4 ordutako bonbardaketa, 120 hildako baino gehiago eta hiriaren erabateko suntsiketa.

Gernikak ez zeukan inongo militar garrantzirik eta horregatik sortu zen herritarren halako erreakzioa izan ere inongo errurik ez zutenak hil baitzituzten. Erreakzio hau guztia nazioartera ere iritsi zen.

3.- Azterketa piktorikoa

KOLOREA: Gernika kolore beltz, gris, urdin eta zuriz osatutako koadro polikromikoa da eta argi eta ilunen arteko kontraste handia duena.

DUALITATEA: Koadroak bi koadro batean ikustearen dualitatea islatzen du: ezkerraldea etxe baten barrualdea izango bailitzan eta eskubialdea berriz kanpokaldea eta atarien bidez elkartu eta banatzen dira. Atariak barrualdetik kanpokalderako bidea ahalbidetzen du eta alderantziz, hainbat espazio eta mundu elkarrekin komunikatuz.

Horregatik edozein atari zeharkatzen denean, ikustezin baina errealak diren burruken zonalde arriskutsura igarotzen zara: subkonszientea.

Koadroaren aspektu desberdinen baturarako, Picassok kubismo sintetikoaren teknika erabiltzen du: koadro guztian zehar lerro zuzen bat egiten du, erlaziorik gabeko formak uztartuz.

ARGIA: Koadro honetan argia ezinbesteko elementua da dramatismoa eta pertsonaia desberdinen arteko konexioa lortzeko, izan ere, denak batera argiztatuta eta elkarrekin baitaude sufrimentu honetan.

PERTSONAIAK: Gernika koadroan 9 pertsonaia azaltzen dira. 4 emakumezko, zaldi bat, zezen bat, txori bat, bonbila eta gizonezko bat.

EMAKUMEAK: Emakumeek, gerratearen aurreko, gerrate garaiko eta ondorengo sufrimendua eta mina adierazten dute.

Koadroaren bi ertzetan dauden eta zeruari justizia aldarrikatzen ari diren bi emakumeek sufrimendua adierazten dute. Ezkerreko emakumeak bere semearen heriotzarengatik aldarrikatzen du eta eskubialdekoak berriz, bera erretzen ari den sutearengatik.

Bere semearengatik aldarrikapena egiten duen emakumean min psikikoa adierazten du eta erretzen ari denak berriz min fisikoa.

ZALDIA:
Lantza batekin eri dago eta ondorioz bere burua, lepoa eta mihiaplano bidez distortsionatuta daude. Bere mihian sartuta daukan labanarekin, jasaten ari den sufrimendua indartu egiten da.

ZEZENA: Zezena koadroaren eskerraldean dago eta harrigarria badirudi ere erabat geldirik dago. Zezena da ikusleriari begira dagoen bakarra eta beste pertsonaiek lortzen ez duten moduan komunikatzen da.

TXORIA: Txoria oso gozo dago koadroko bi animali sendoen artean: zezena eta zaldia. Baina horrek ez dio inongo trabarik egiten koadroko bi ertzetan dauden emakumeek zeruari aldarrikatzen dien bezala txoriak ere berea egiteko.

BONBILA: Bonbilak, tximist indartsuekin, giza suntsiketa eta errudun ez direnen sakrifizioa argiztatzen ditu. Barrualdeko bonbila, kanpoaldeko eguzkia izango bailitzen, anbiguitatea eta dualitatearekin jokatzen du, gaua edo eguna, barrualdea edo kanpokaldea den ez dakigularik.

Bonbila begi baten errepresentazioa ere bada. Dena ikusten duen begia. SKatastrofe hori ikusten duena. Beraz, gizarteak kastratutako begia da, suntsiketa, min eta heriotzaren errealitate lizuna ez baitu ikusten.

GIZONA: Gizona figura bakar batez adierazten da, lurrean eta bi besoak gurutze forman irekita eta zatikatuta. Moztuta daukan besoan txikitutako ezpata dauka, koadroaren erdian dagoen lore txiki baten alboan, zeinek, zentzurik gabeko esperantza adierazten duen.

Picassoren Gernika koadroari buruz jada gauza gehiago dakizkigunez, orain zure txanda da. Koadroa erreferentzi moduan harturik eta binaka, erreplika bat egingo duzue.

Asko izan dira kuadro honen bertsioa eman duten artista plastikoak  . Horien artean Ron English artista estatu batuarra. Pop art eta Warhol hizpideak izan ditu; hori dela eta bere arte lanetan kultura popeko elementu ugari ikus ditzazkegu.

Hona hemen artista honen zenbait bertsioa:

RON ENGLISH 
ESKEMA 
….
Guernica obraren txokolatezko erreplika, euskal gozogileen eskutik