Gabonei begira Urnietan antolatzen den «Gabon txartel lehiaketa» izango da hurrengo egunetan gure erronka berria. Hortako, eta zuentzako lagungarria izan dezan, «Pinteres»-en kontu bat sortuko dugu.

Bertan, gure lehenengo «Tablero»-a egingo dugu. Tablero honi «Gabon Txartelak» deituko diogu. (25 pin gordeko ditugu)

Jarraian, topatuko dituzue udalak argitaratu dituen lehiaketaren arauak, gehi adibide batzuk. Irakurriko duzuen bezala, lehenengo aukeraketa bat eskolan egingo da, hori dela eta sormen eta teknika ezberdinak erabiltzea kontuan izango dugu.

Zorte on denei!!

Gabon txartel lehiaketako oinarriak

1.- Lehiaketa honetan esku hartzeko aukera Urnietan erroldatuta dauden edota Urnietako ikastetxe bateko ikasle diren haurrek dute.

2.- Bost maila desberdin daude:

L.H. 1-2

L.H. 3-4

L.H. 5-6

D.B.H. 1-2

D.B.H. 3-4

3.- Era guztietako materialak erabil daitezke.

4.- Lanek gehienez 15×15 cm-ko neurria izango dute.

5.- Herriko ikastetxe bateko ikasle direnek, txartelak ikastetxean entregatu beharko dituzte; gainerakoek Lekaio kultur etxean. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 14a izango da.

6.- Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

7.- Herriko ikastetxe bateko ikasle direnen kasuan, ikastetxe bakoitzak maila bakoitzeko saridunak proposatuko dizkio epaimahaiari. Herriko ikastetxe bateko ikasle ez direnentzako sariak epaimahaiak erabakiko ditu.

8.- Aurkeztutako lanak herriko saltoki eta dendatan jarriko dira ikusgai abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra.

9.- Sari banaketa abenduaren 19an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.

10.- Maila bakoitzean sei sari izango dira (bina sari ikastetxe bakoitzean eta beste bi herriko ikastetxe bateko ikasle ez direnen artean), beraz, guztira 24 sari.

1. saria: 25 euroko Elkarreko truke-txartela

2. saria: 20 euroko Elkarreko truke-txartela