1.- Izena

Pintore ospetsuaren izen osoa hogeita hiru izendapenekoa da: Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Crispiniano de la Santísima Trinidad Ruiz y Picasso. Aitaren izena José Ruiz Blasco zen, María Picasso y López bere amarena.

2.- Jaiotza

Picasso-ren jaiotza konplexua izan zen, izan ere emaginak hiltzat eman eta mahai gainean utzi zuen baztertuta amari kasu egiteko. Osaba Salvador, medikua zen, eta mahai gainean ikusi zuenean, zigarro-kea bota zion, haurrari negar eginaraziz.

3.- Bokazioa

Picassoren aita artista izateaz gain Malagako Arte Ederren Eskolako irakaslea izan zen. Honek pintore artistikoaren bokazio artistikoa bultzatu zuen, bere aitak disziplina honetan hezi baitzuen zazpi urte zituenetik.

Diotenez, haurrak ahozkatu zuen lehen hitza “piz” izan omen zen, bere gogoko herramintari erreferentzia eginez “lápiz”.

4.- Lehenengo koadroak

Bere lehen pintura, «Le picador», 1890. urtean egin zuen  zortxi urterekin. 13 urterekin berriz, pintzelarekin bere aita baino iaioagoa zela  erakutsi zuenez, azken honek pintura uztea ekarri zuelarik.

Bere lehen artelanik bikainena “La Primera Comunión” (1895) izan zen. Bartzelonako Picasso Museoan dago erretratua eta bertan, bere aita, ama eta bere arreba Lola agertzen dira belauniko aldare aurrean.

5.- Ikasketak

Picasso artista bikaina zen, baina oso ikasle txarra; irakasleek maiz zigortzen zuten nota txarrak ateratzen zituelako. Artista moderno bat izan nahi du eta pintura modu berri bat asmatu.

6.- Sormen aroak

Pablo Picassoren pinturek hiru aro nagusi izan zituzteni:

URDINA (1900-1904), giza miseria modu energetikoan adierazi zuenean. Bere arrebaren heriotza eta bere lagunaren suizidio baten ondoren, malenkonia sakon batean erori zen. Bizitza ikusten du iluntasun eta iluntasunean. Garai horretan hartzen du  bere lanak sinatzeko amaren abizena: Picasso.

ARROSA (1904-1905), Picasso Pariseko auzo batean kokatzen da, non artista ugari inguratzen den. Oso baikor sentitzen da. Marrazten dituen lerroak leun eta finagoak dira, tonuak berriz ahul eta arinagoak. Aro honetako gaia zirkua eta Parisko hiriburuan oinarritzen da batez ere.

Eta KUBISTA garaia (1908-1920). Errealitatea kopiatzea jada ez zaio interesatzen: sortu, asmatu eta probak egin nahi ditu zerbait berria aurkitzeko. “Las Señoritas de Aviñon” (1907) da, Picassoren lehen pintura kubista. Ez ziren Aviñonekoak, baizik eta Bartzelonako Avignó kalekoak, non anderetxoen lokal batean lan egin zuten.

7.- Kubo txikiak

Georges Braque eta Juan Gris-ekin batera kubismoaren kosortzailea. Piktorizazio mugimenduak Louis Vauxcelles  kritikari frantsesaren izena hartu zuen. Azken honek Picasso, Braque eta Grisen lanak kubo txikiz betetako koadroak zirela aipatu zuen.

8.- Giocondaren lapurreta

Picasso, bere lagun Guillaume Apollinaire poetarekin batera, 1911an Louvre Museoan Leonardo da Vinci-ren Mona Lisa margolan ospetsuaren lapurreta beraiek egin zutela pentsatzen zuen jendeak.

9.- Maitasun bizitza

Fernande Olivier edo Françoise Gilot Picasso-rekin bizi izan ziren emakumeek idatzitako liburu batzutan agertzen denez, Picasso ez omen zen oso pertsona fidela. Egia esan, Picassok oso maitasun bizitza nahasia izan zuen.

10.- Enkantea

1932. urtean , lientzo gainean oleoz margotutako estilo kubistako «Le Rêve» (El Sueño) izeneko pintura margotu zuen.  Kasinoetako Steve Wynn magnateak 139 milioi dolarrean saldu nahi izan zuen 2006an, baina ustekabean ukondoz lientzoa apurtu eta salmenta bertan behera utzi behar izan zuen. Behin konpondu ondoren, bere balioa 85 milioi dolarretara jeitsi zen.

11.- Alderdi Komunista

Bigarren Mundu Gerrako faxismoarekin erabat haserre zegoenez, 1947an Alderdi Komunistako frantseseko kide izatera iritsi zen, heriotzara arte bertan parte hartu zuelarik.

Picassok Frankoren gobernuari gogor aurre egin zion, eta ondorioz “Gernika” izeneko bere artelan handia New Yorkeko Arte Modernoaren Museoari Espainiari ez itzultzeko eskatu zion, Franco gobernuan zegoen bitartean behintzat. Museoak hitza bete zuen eta 1981ean itzuli zen lana.

12.- Ekoizpena

Picasso 13.500 margolan eta diseinu, 100.000 inpresio edo grabatu, 34.000 liburuetako ilustrazio eta 300 eskultura edo zeramika baino gehiagoren egilea izan zen. Harro egon daiteke bere ohoretan hainbeste museo irekita egoteagatik, beste inongo margolarik ez baitu horrelakorik lortu.

 

13.- Koadro ezagunak