Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira leku askoetan.

Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu.

Mexikon, adibidez, azaroak 2an, «El día de los muertos» edo «Hildakoen Eguna» ospatzen da. Mexikarrek egun hau festa bat bezala bizitzen dute, egun horretan bertan beraien hildakoen arimak bueltatzen baitira lurrera bisita egitera.

Mexiko garai honetan aldarez betetzen da, non lore koloretsuak izaten diren eskaintzarik nagusienak.

«Coco» filma ikusi baduzue jada festa hau ezagutzen  hasi zarete,  dena den gehiago ezagutzeko, hurrengo laburmetraia ikusiko dugu:

Azaroak 1ean berriz, Inozente Eguna ospatzen dute eta hildako txikien arimei goxokiak, txokolatea eta jostailuak eskeintzen dizkiete. Goxoki hauen artean ohikoenak azukrezko kalaberatxoak izan ohi dira.

GAU BELTZA

Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.

Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean, herriz herri hasiak dira berriz ere udazkeneko egun ilunetako jaiak antolatzen: kalabazak hustu, trapu zaharrekin aurpegia estali, beldurra eragin..

Bizipenak aldatu egin dira eta, honekin batera, jaiak eta tradizioak. Hauek iraungo badute, gaurkotasunera egokitzen direlako izango da; eta horrela ari da zabaltzen Gau Beltza Euskal Herrian.

PROPOSAMENAK

Mexikoko aspaldiko tradizio hau hartuta, eskolako txokoren bat aldare koloretsu batean bihurtuko dugu. Horretarako Mexikon erabiltzen dituzten zenbait apaingarri burutuko ditugu.

Besteak beste honelako apaingarriak egingo ditugu:

  • «Papel picado», aldareak apaintzeko erabiltzen ziren ikurrina koloretsuak.
  • Forma ezberdinekin osatutako 3Dko aldareak , besteak beste paperezko loreekin.
  • «Catrina» kalaberak, Mexikoko irudi tipikoak.
  • Kalaberen kareta koloretsuak.
ALDAREEN GALERIA
"PAPEL PICADO" GALERIA
KALABEREN GALERIA

Nola egiten diren paperezko loreak:

Nola egiten den «papel picado»a:

Hemen uzten dizuet «azukrezko kalaberatxo»-ei buruzko bideo polit bat. Ea gustatzen zaizuen!!

Ondo pasa!!!

Oharra: Norbait animatzen da kalaberatxoak egitera? 🙂


Eta hau da gure emaitza!! Baietz polita geratu dela??