1.- Jaioteguna, familia eta etxea

Frida Kahlo 1907ko uztailaren 6an jaio zen Coyoacan-en (Mexiko), bere gurasoak bizi ziren “La Casa Azul”-en. Gaur egun bertan Frida Kahlo-ren Museoa kokatzen da. Bere aita alemaniarra zen eta ama berriz espainiar eta indiarren ondorengoa. Lau ahizpa izan zituen.

2.- Frida Kahlo-ren benetako izena

Fridaren benetako izena Magdalena Carmen Frieda Kahlo y Calderon zen baina 1935ean Frida izatera pasa zen, Friedari tarteko “e” kenduz. Friedak alemanez bakea esan nahi du.

3.- Bere bizitza aldatu zuen istripua

Polio izeneko gaixotasuna gainditu ondoren, 18 urterekin auto istripu gogor bat izan zuen eta ondorioz, bizkaezurra, klabikula, saihets hezurrak, pelbisa, ezkerreko hankean hausdurak eta eskubiko oin eta sorbaldaren dislokazioak jasan behar izan zituen. Burdin zati batek, sabelaldea eta umetokia ere urratu zizkion eta ondorioz ezin izan zuen umerik izan. Istripu honek bere bizi osoa markatu zuen, izan ere 35 ebakuntza eta bizimodu oso gogorra jasan behar izan baitzituen.

4.- Diego Riverarekin izan zuen bizimodu gogorra

Bere amak horrela pentsatzen ez bazuen ere, Frida 22 urterekin Diego Rivera margolariarekin ezkondu zen. Bien artean 20 urteren aldea zegoen eta bere senarrarekin oso bizimodu gogorra izan zuen, batetik Diegoren izaera gogorrarengatik eta bestetik infidelitate arazoengatik. 1939an banatu egin ziren eta 1940an berriro ere ezkondu aurreko arazo berdinek jarraitzen zutelarik.

5.- Frida emozionala

Behin honakoa esan zuen Fridak: “Nire bizitzan zehar bi istripu larri izan nituen… Batean tranbia batek harrapatu ninduen eta bigarrena Diego izan zen”. Lehenengoak fisikoki utzi zuen ezindu eta Riverak berriz emozionalki.

6.- Bisexualitatea

Frida bisexuala zen eta azaleratzeko arazorik ere ez zuen. Gizon nahiz emakumeekin izan zituen erromantzeak.

7.- Mindu zuen infidelitatea

Mindu zuen infidelitaterik handiena Riverak Fridaren ahizpa Cristinarekin izan zuena izan zen. Fridak bere ahizpa kuadro bateko modelo bezala erabili zuen; Riverak ere gauza bera egitea erabaki zuen eta bien arteko erlazioa erabat estutu zen. Biek erromantze bat hasi zuten baina Fridak harrapatu egin zituen.

8.- Medikuntza ikasketak

Margolaria izan aurretik medikuntzako ikaslea izan zen baina istripua izan eta gero bere alderdi artistikoa atera zitzaiola esan daiteke. Denbora libre asko zuen eta bere sentimenduak azaleratzeko bide moduan erabili zuen.

9.- Autorretratoak eta sinbologia

Frida Kahlo-ren 143 margolanetatik, 55 auto-erretratu dira. Bere burua margotzeko obsesioa bere bakardadearen eta minaren ideiatik dator. Askotan, tximinoak erabiltzen zituen bere margolanetan, Mexikoko mitologian lizunkeriak esan nahi dutenak, baina Fridarentzat samurtasuna eta babesa adierazten zuten. Auto-erretratu asko zergatik margotzen dituen galdetzen zienean, Fridak honakoa erantzuten zuen: «Hain bakarrik askotan nagoelako, hoberen ezagutzen dudan pertsona zaizelako”.

10.- Erakusketak eta kritika

1953an, Fridak Mexikon lehenengo aldiz egin zuen erakusketa bat, eta bertako kritikari batek ondorengoa idatzi zuen: «Ezinezkoa da pertsona bikain horren bizitza eta lana bereiztea. Bere koadroak bere biografia dira».

Bere erakusketaren inaugurazioan, Fridaren osasuna hain txarra zen, medikuak ohetik ez jaikitzeko gomendatu ziola. Fridak Inaugurazioan parte hartu nahi zuen eta halaxe bere estilo puruan egin zuen. Anbulantzian iritsi zen eta bere ohea kamioi baten atzealdean. Ohean jarri zuten eta lau gizonen artean kargatu eta gonbidatuengana eraman zuten.

11.- Komunismoa

Diego Rivera eta Frida komunista aitortuak ziren, eta Leon Trotsky babestu zuten Errusian Stalinen erregimena  hasi zenean. Esaten da Trotskyk Fridarekin erromantze bat izan zuela, ezagun askorekin izan zituenetako bat.

12.- Louvren izan zen lehenengo artista mexikarra

«El Marco» Louvre Museoak XX. mendean erosi zuen Mexikoko artista baten lehen pintura izan zen, non munduko artelan ospetsuenetako batzuk aurki daitezkeen.

13.- Salmenta errekorra

“Raices” izeneko bere obrak koadro latinoamerikar garestiena izateagatik errekorra bete zuen 2006an; 5,6 milioi dolarreko kostua izan zuen.

14.- Heriotz goiztiarra

Frida Kahlo 1954ko uztailaren 13an hil zen, 47 urte bete eta berehala. Artistak espero zuen fisikoki asko sufritu zuelako, halaxe adierazi baitzuen bere egunkari pertsonaleko azken orrietan.

15.- Koadro ezagunak

LANA: Fridari buruzko bost galdera prestatu galdera horri erantzun zuzena emanez.