1.- Andrew Warhola

Andrew Pittsburgh-en (Estatu Batuak) jaio zen eta jatorriz eslobakiarrak ziren Andrej eta Julia Warhola-ren hirugarren semea zen. “Pop Art” arte mugimenduko artistarik esanguratsuena eta XX. mendeko artista garrantzitsuenetako bat izan zen.

Andy, bere ama eta bere anaia John

2.- Haurtzaroa

Andy

Umetan nerbio sistemako gaixotasun bat jasan zuen, corea izenarekin ezagutzen zena, oinen eta eskuen kontrolik gabeko mugimenduak eta larruazaleko pigmentazioan nahasteak eragiten zizkiolarik. Honen guztiaren ondorioz, bere haurtzaroko zati handi bat ohean igaro beharra izan zuen. Bertan zegoen bitartean, bere amak oparitzen zizkion aldizkarietatik ateratzen zituen zine izarren irudiak marraztu eta hauen bildumak egiten zituen.

3.- Bere ama

Andy bere amaren seme gogokoena izan zen. Laguntzeaz eta bere gaixotasunean zaintzeaz gain, jostailuak erosteko dirurik ez zutenez amak marrazten jartzen zuen eta ondorioz interesa agertu zuen semeak marrazteko.

Alargundu ondoren, New Yorkera joan zen 20 urte baino gehiagoz Andy zaintzeko , eta harekin bere liburuetarako ilustrazioak egin zituen  kaligrafia barne. Andy Warhol-ek berak egindako margolan batzuk amak sinatu zituen.

1971n bere ama zendu zen. Warhol-ek ez zuen bere hiletara joan eta bere heriotza ukatzen zuen lagunek nola aurkitzen zen galdetzen ziotenean. Ikaztegietan lan egiten zuen  bere aitak dirua aurreztu zuen hil aurretik, bere seme txikienak unibertsitatera joateko aukera izan zezan.

Julia Warhola

4.- Autoestimua

Andy-ren gaixotasun luzeak izaera hipokondriakoa garatzea eragin zion; medikuen eta ospitaleen beldur zen, onarpen eta autoestimu arazoak sortzeaz gain.

Hala ere, osasun eta itxura fisikoarekiko kezka iraunkorrek, gaixotasunaren ondorioz bere sudurrean jasandako ondorioak konpontzeko kirurgia estetikora jo zuten.

Bere lanen artean auto-erretratuak daude,  non gustatzen ez zitzaizkion aurpegiko atalak erretokeen bidez zuzendu egiten zituen.

5.- Ikasketak

Zortzi urterekin dagoeneko bere lehen kamera zuen eskuartean eta arte klaseetara joaten hasi zen.Ondoren bigarren hezkuntzako ikasketak egin zituen adar artistikoan.

Dagoeneko unibertsitatean, Andy-k “zikindutako marraren” teknika (marra zuzena edo «blotted line») deskubritzen du. Teknika hau bi paper zati zuriunean elkartzen datza. Ondoren, tintaz orrialde bakarrean marrazten da eta, tinta lehortu aurretik, bi orriak elkarren kontra sakatzen dira. Emaitza akuarelaz margotzen da.

Zapatos, zapatos, zapatos

6.- Bere abizena

1949an New Yorkera joan zen erakusleihoen diseinatzaile, liburu ilustratzaile eta  Vogue, The New Yorker, Glamour, …  bezalako aldizkarietan publizitate grafista gisa lan egitera. Azken honek txosten bat argitaratu zuen: Zer da arrakasta? eta bere kreditu tituluetan Andy-ren  abizena akats tipografiko batekin agertzen zen. Warhola-ren «a» ez zen agertzen. Bere izen berriaren soinua gustuko zuenez  handik aurrera horrelaxe erabiltzen hasi zen.

7.- Serigrafia

60. hamarkadaren hasieran, marradun lerroaren teknika utzi zuen Pop Art-en erabat murgiltzeko. Bere lehen irudikapenak Coca-Cola botila, komiki batzuk edo eguneroko elementuak, hala nola dolarraren ikurra edo / eta Campbell zopa latak famatuak izan ziren.

Monroe hil ondoren,1962ko abuztuan, hasi zen bere lehen serigrafiak eta artista ospetsuen lehen erretratuak egiten.

 

8.- Bere lehenengo erakusketa

Warhol-en lehenengo erakusketa 1962an izan zen Los Angeles-eko Ferusel Gallery-n i Campbell´s Soup Cans-ekin. 32 lientzok osatzen zuten zopa-lataren irudi ospetsua. Bertan, zopa-lata mota guztiak erakusten ziren.

Sopas Campbell

Zopa estanpatu horietako bat salmentarekin, bereziki «Gran lata de sopa Campbell con etiqueta desgarrada (vegetales y res)-rekin,  Warhol-ek enkatean 60.000 dolarren truke saltzea lortu zuen, sekula bizirik zegoen artista batek lortu ez zuena.

Gran lata de sopa Campbell con etiqueta desgarrada (vegetales y res)

9.- Erretratuak

70. hamarkadan Andy-ren obsesioa ospetsuak margotzea izan zen. Hamarkada honetakoak dira Mick Jagger, Jimmy Carter, John Lennon, Clint Eastwood, Pele edo Michael Jackson-en erretratuak. Hamarkada  amaierarako mila erretratu baino gehiago egin zituen.

Serigrafia Michael Jackson

10.- The factory

1963an The Factory sortu zuen. Bere sorkuntza New York-eko festa ospetsuenekin uztartu zuen estudioa zen. 1968 arte egon zen zabalik.

The Factory izena ez zen nolanahi sortutakoa, izan ere,Warhol-en serigrafiak katean ekoizten ziren tokia zen. Etengabeko produkzioan zegoen estudioa zen; norbaitek serigrafia egiten zuen bitartean, beste pertsona bat filmatzen ari zen. Egunero gauza berriren bat jazotzen zen.

The Factory ospetsua zen  batetik bertan ospatzen ziren festa eskandalagarriengatik eta bestetik arte modernoko artista, bohemio eszentriko eta anfetamina kontsumitzaileak bertan  maiz egoten zirelako. Estudioko hormak, aluminiozko paper, apurtutako ispilu eta zilarrezko margoz estalita zeuden.

11.- Denboraren kapsulak

70. hamarkadaren erdialdetik bere heriotza arte, Andy objektu pertsonalak biltzen hasi zen, eta berauek etiketatu, antolatu eta kartoizko kaxetan gordetzea agintzen du, hil ondoren irekitzeko. 400 mila objektuz betetako 600 kutxa baino gehiago pilatu zituen eta Denboraren kapsulak izena eman zien. Kutxa horietan denetarik aurki zitekeen, supermerkatuetako liburuxketatik hasi Caroline Kennedy-ren ezkontza tarta zati bat arte. Andy-k kapsula haiekin bere garaiko erregistro bisuala uztea nahi izan zuen.

12.- Zinemagintza

Warhol zinegile esperimental oparoa izan zen, 1963 eta 1968 artean 60 film baino gehiago ekoiztu zituen. 16 mm-ko kamera erosi eta bere lehen filmak filmatu zituen: Sleep, Eat or Kiss. Filma hauek hainbat ezaugarri dituzte: kameraren posizio finkoa eta ondorengo edizio eta muntaketa eza.

Andy eta Mario Montez

13.- Musika

Andy-ren izena musikaren munduarekin oso erlazionatua zegoen, izan ere, hainbat artistek lanen azalen sortze lanetan lagundu baitzuen. Horietako batzuk  The Rolling Stones of Sticky Fingers, Aretha of Aretha Franklin edo The Velvelt Underground & Nico-ren bananaren azala ikonikoak dira.

Miguel Boséren Made In Spain-ren azala ere Warhol-en lana da.

14.- Atentatua

1968an Valeria Solanas Warhol erasotzen saiatu zen. Artistak jasoako tiroak, biriketan, barean, gibelean eta sabelean zauriak eragin zizkion. Ospitalerako bidean, medikuek hilda zegoela uste zuten.Bere bizitza salbatzea lortu zuten bost ordu baino gehiago iraun zuen ebakuntza baten ondoren.

15.- Heriotza

Warhol  arazorik gabe berreskuratzen ari zen behazun-operazio baten ondoren arritmia bat zela eta New York-en hil zen. Dirudienez, medikuei izugarrizko beldurra zien eta errebisoak azken ordura arte ez zituen egiten.

Andy anaiek hilkutxan berak eskatu bezala sartu zuten: cashmerezko jaka eta gorbata, zilarrezko ile eta eguzkitako betaurrekoekin.

 16.- Obrak