1.- Dalí
Salvador Dalí, Felipe Jacinto Dalí i Domènech, nazional eta mundu mailan ospe handiko surrealismoko artista bikain bat izan zen. Artista polemikoa, hil eta gero ere nahiko saltsa sorrarazi zuena.
1904ko maiatzean jaio eta 1989an hil zen. Bere aita, Salvador Dalí i Cusí izan zen, abokatu eta notarioa eta izaera gogor eta zorrotzekoa; bere ama aldiz, Felipa Doménech i Ferrés, izaera askoz ere biguinegokoa eta txoriekiko zaletasun handia zuena. Dalí semea, artista munduan murgildu zuena bera izan zen.
Margolaria izateaz gain, eskultore, grabatzaile, eszenografo eta idazlea ere izan zen.
2.- Genioa
Artista exzentriko, narzisista eta megalomanoa, haur goiztiarra izan zen artearen munduan: 12 urte besterik ez zituenean, estilo frantzes inpresionistarekin topatu eta inpresionista bilakatu zen; 14 urterekin, Picassoren artelana gustatu eta kubista bilaktu zen eta 15ekin berriz, Studium aldizkariko editatzaile lanetan hasi zen, non, pastitxe bikainak marrazten zituen «Los grandes maestros de la Pintura» atalerako.
3.- Bere anaia
Dalíren anaia helduena, Salvador izena zuena, azken hau jaio baino bederatzi hilabete lehenago hil zen. Egoera honek artistarengan eragin handia izan zuen eta ondorioz pertsonalitate krisia jasan zuen, pentsatzen zuelako hildako bere anaiaren kopia bat zela.
4.- Bere ama
16 urte zituenean, bere ama hil zitzaion obarioetako minbizi baten ondorioz. Handik urte betera, Dalíren aita, hildako bere emaztearen ahizparekin ezkondu zen baina semeak ez zuen inoiz onartu ezkontza hori.
5.- Dalí ikaslea
1920an, bere aitak margolari izatearen baldintza moduan, ikasketak Madrilen egitera behartu eta irakasle titulua lortzeko Arte Ederren eskolara bideratu zuen. Dalík ez zuen inongo trabarik jarri eta onartu egin zuen.
Hala ere, 1923an, Arte Ederren eskolan bizitutako hilabete nahasietan, irakasle baten aurkako manifestaldiak ospatu ziren eta poliziak Dalí bultzatzailea zela pentsatuz atxilotu eta denboraldi baterako espetxeratu egin zuten.
6.- Federico Garcia Lorca
Ikasle garaian, Luis Buñuel eta Federico García Lorca bezalako artistak izan zituen ikaskide. García Lorca margolariataz maitemindu eta urte batzuetan erlazioa mantendu zuten, baina azkenean Dalík erlazio hori bertan behera utzi zuen.
7.- Ero oso zentzuduna
Margolariak Parisen buruko arazoak zituzten gaixoentzako zegoen zentroa bisitatu zuen. Zuzendariak gela bakoitza erakusten zion bitartean, Dalí gerturatu egiten zen eta gaixoari begiratu ondoren «interes gutxikoa» zioen. Azkeneko gelan, orraztu gabeko eta begirada erabat galdua zuen gaixo bat ikusi eta bere arreta bereganatu zuen eta ondorengoa esan zuen: «Hau, hau, hau, hau, primerako eroa da, berehala nabaritu zaio».
8.- Dalíren bibotea
Pentsatzen da Dalíren bibote berezi horren inspirazioa bi pertsonaiengan oinarritzen dela: Josep Margarit, bere aitaren etxean zintzilikatutako erretratu batean zegoen militar katalan, eta Diego Velázquez, asko miresten zuen margolari andaluziarrean.
9.- Gala
1934an, Dalí, Elena Dmitrievna Diakonova, Gala izenez ezagunagoa zen eta bera baino 11 urte zaharragoa zen errusiar etorkin batekin ezkondu zen. Bere aitak erlazio hori onartzen ez zuenez, familia haustura sortu zen. 1982an Galaren heriotzak margolariaren beherakada artistiko, animiko eta fisikoa ekarri zituen.
Gala bere benetako maitasuna izan zen eta baita Dalíren musa ere. Berak zioenez, Gala omen zen erokeria eta heriotzatik salbatzen zuena.
10.- Dalí eta surrealismoa
1929an, Parisera bidaiatu zuen eta hainbat teknika experimentatu eta frogatu ondoren, surrealista talde bat ezagutu eta beraiengana gerturatu zen. Surrealismoa, 20. hamarkadan Frantzian sortu zen mugimendu artistiko bat da.
Artista surrealistaren helburua, bere adimen, inkonszientearen bidez, norbere burua gehiago ezagutzea zen. Ondorengo gaiak ziren ohikoenak: denboraren igarotzea, sexualitatea, bizitza eta heriotza.
11.- Politika
1934an, bere politika joerengatik besteak beste, surrealisten taldean zuen prestigioa galdu eta ondorioz «epaiketa surrealista» jasan behar izan zuen. Mugimendu horretatik kanporatua izan zen eta une horretan esan zuen bere esaera xelebreetako bat: «Ni surrealismoa naiz».
12.- Metodo paranoiko-kritikoa
Taldetik kanporatzearen ondorioz, Dalí Sigmund Freud-en obrak irakurtzen hasi zen eta bertan erabilgarria izan zitekeen teknika bat aurkitu zuen: «metodo paranoiko-kritikoa». Bertan, ametsetatik at ere gertatzen zen guztitik irrazionalitatearen irudiak materialitzatzea bilatzen zen.
13.- Artelanak
Bere bizi guztian zehar, 1.500 margolan inguru sortu zituen baina horretaz gain, liburuetarako ilustrazioak, litografiak, diseinu eszenografikoak, bestuarioak, marrazkiak, eskulturak eta argazkilaritza eta zinemagintzako proiektuak ere egin zituen.
14.- Obrak
Deja una respuesta