Oraingo honetan hiru dimentsioko txartel bat egingo dugu. Horretarako erabiliko dugun teknika «Pop-up»ena izango da. Pop-up batean liburuxka irekitzearekin batera hiru dimentsioko irudi bat irekitzen da.

Beharko duzuen materiala honako hau da.

  • A4ko kartulina koloredun bat
  • 7 paperezko zati karratu, kolore berdinekoak edo desberdinak
  • txartela apaintzeko materiala, rotulagailuak, kola, apaingarriak, …

Prozesuaren argazkiak uzten dizkizuet.

Behin Pop-up eginda,  egin duzuen txartela norbaiti zoriontzeko erabili, amari, lagun bati, … Horretarako apaindu txartela zuek nahi duzuen bezala. Ondo pasa egiten!!

Bideo honetan prozesu osoa bilatuko duzue.

Ausartenentzat beste bideotxo bat papiroflexiarena uzten dizuet. Bertan paperezko bihotz bat nola egiten den azaltzen da. Norbait animaten da?