«Collage» hitza «coller» hitzetik dator,  eta frantzesez itsatsi esan nahi du . Beraz esan dezakegu «Collage» teknika bat dela, hau da, elementu desberdinak elkarren artean «entsanblatu» eta itsatsi.

Teknika hau lehengo aldiz Pablo Picassok erabili zuen 1912an .  «Naturaleza muerta con silla de rejilla» artelanean. Beraz esan dezakegu XX. mendeko abangoardia artistikoetan erabili zen teknika bat izan dela.

«Collage» batean elementu ezberdin asko bila ditzakegu, hala nola, argazki zatiak, egurra, metala, periodiku eta aldizkarien zatiak, objetuak, … denak beraien artean itsatsita, margotuta edota forma aldatuta.

Oraingo honetan eta bikoteka, Collage teknikan oinarritutako arte lan bat egingo dugu. Collage horretan artista famatu baten erreferentzia hartuko dugu, bere bizitza eta bere obrak ezagutu eta gero egur baten gainean ikasi dugunaren muntai bat egingo dugu. Hona hemen adibide batzuk:

Artistak honako hauek izango dira:

Pablo Picasso / Andy Warhol / Salvador Dali / Vasili Kandinski / Gustav Klimt / Joan Miro / Vincent Van Gogh / Henri Matisse

Egin beharreko lana:

  • Power Point bat egin beharko da eta bertan azaldu beharreko puntuak hauek izango dira:
    • Zein da ….? Artistaren biografia txiki bat
    • Artistaren lanaren ezaugarriak
    • Artistaren 6 artelanak (izena eta data)
    • Collagearen prozeduraren argazkiak eta azalpenak:
      • Erabili den materiala
      • Prozesuaren argazkiak
      • Prozesuaren deskribapena
  • Collage bat egingo dugu, ezinbestekoa da elementu hauek bertan azaltzea: artistaren argazki bat (aurpegia, artelan baten zati bat, …), artistaren esaldi bat, elementuak erlazionatzeko mantxen bidez margotu, objetu tridimensionalak, …
  • Aurkezpena (klasearen aurrean)