Badakizu zer den Flipbook bat?

Seguruenik ez zenuen sekula hitz hau entzungo eta horregatik azalduko dizut zer den. Flipbooka gaztelaniaz folioskopio hitzez ezagutzen dena da, hau da, liburu txiki bat da eta bertan irudiak orritik orrira gradualki aldatzen joaten dira. Orriak arin-arin pasatzen ditugunean ilusio optiko bat sorrarazten du eta irudiak mugimenduan daudela dirudi. Azkenean, miniaturan dagoen film bat sortzen dela esan dezakegu.

Animazioaren munduan izan diren aurrerakuntza teknologikoen ondorioz, plastika teknika hauek zertxobait baztertuak izan dira, beste hainbatekin gertatu den bezala, baina ez dugu ahaztu behar, gaur egun ezagutzen dugun animazioaren oinarritzat hartu behar direla. Teknika hauen guztien ezagutza izatea oso aberasgarria da sorkuntzaren munduan murgilduta dagoen edonorentzat.

ZOOTROPOA

Historian atzera eginez, Zootropoa bezalako agiri zinematografiakoa dugu ikusgai; XIX.mende erdiko jostailuen artean ospe handikoa izan zena. Gaur egun ezagutzen dugun zinemak bertan du oinarria, izan ere, aurkezpen edo hasiera berdina erabiltzen du eta istorio bat kontatzen duten irudiek jarraitzen dute.

Makina estroboskopikoa, hau da, ebaki batzuk zituen danbor borobil batez osatua zegoen eta berauetatik ikusleak, danbor barruan zeuden irudiak ikus zitzakeen biraka, ondorioz mugimendu ilusioa sorraraziz.

KINETOGRAFOA

XIX.mendeko 90.hamarkadaren hasieraren ondoren, Kinetografoa sortu zen. Tresna honekin irudiak mugimenduan graba zitezkeen.

KINETOSKOPIOA

Kinetoskopioa egurrezko kaxa bertikal bat zen eta bertan hainbat bobina zeuden eta beraien gainean 14 metroko pelikula. Ezin zen pantaila batean proiektatu. Pelikula lanpara baten aurretik igarotzen zen eta irudia handitzen zuen kristal baten azpitik. Lanpara eta pelikularen artean fotograma bakoitza argiztatu eta pelikularen mugimendua izozten zuen obturadore bat zegoen, honela 40 irudi segunduko sortzen zirelarik.

https://youtu.be/nWvWVtA0NQw

MUTOSKOPIOA

Mutoskopioa 1894koa da eta kinetoskopioaren antzera ezin zitekeen pantaila batean proiektatu, persona bakar bati baizik baina, merkeagoa eta xumeagoa zen. Irudiak txuri beltzezko argazkien kopiak ziren eta zilindro batean kokatzen ziren. Mekanismoari dagokionez, makina tragaperren mekanismo berdina zuen. Laburmetraia txanpon baten truke ikus zitekeen.

https://youtu.be/sGeRf0oPUOo

Geurera bueltatuz, flipbookaren gauzarik interesgarriena, edizio eta material xumeeekin egin daitekeela da. Papera, arkatza, margoak eta gure behatza, nahikoak mugimenduan dagoen animazioa sortzeko. Gaur egun zinemetan edota publizitate kanpainetan erabili ohi da bere funtzio grafikoa betez.

Jarraian, gaur egun oraindik ere kontserbatzen den flipbookik zaharrena erakutsi nahi dizuet:

Eta xume edo errazago batzuk ere bai::

Batmaneko beste honetan, sorkuntza prozesua ere ikus dezakezue. Oso interesgarria da!

Orain jada historia pixka bat ezagutu dugunez, lanean hasteko garaia da. Gure flipbook edo folioskopioa sortuko dugu. Nola? Oso erraza izango da! Papera eta arkatza hartu eta aurrera!!!!