Stop-motion animazio teknika bat da eta irudi finkoak jarraian jarriaz, objektu estatikoak mugimenduan daudela dirudite. Hori dela eta, ez da ez marrazki bizidunen ez ordenagailu bidezko animazioaren kategoriatan sartzen.

Metodo honetan fotogramaz fotograma sortzen da mugimendua; panpina eskuekin edota beste edozein materialen lanketarekin mugitzen da (plastilina, hondarra, paper zatiak, zoruan nahiz hormetan erabilitako klarionak…), baina beti ere aurrerantz ez baitago atzera biderik.

Stop-motion teknikaz animatutako lehenengotariko fikzio animaziozko pertsonaia “King Kong” izan zen eta “La novia cadáver” edo “Frankenweenie” Stop-motion teknikaz sortu zituen luzemetraien egilea izan zen Tim Burton bezalako zinemagile handientzat erabateko erreferentea izan zen.

Hala ere azpimarratu behar da Stop-motion-en hainbat animazio metodo daudela, egile bakoitzak lortu nahi duen hura lortzeko teknikak moldatu egiten dituelako. Metodo hauek guztietatik hiru mota desberdinduko ditugu. Ezagutu ditzagun:

1.- MATERIAL FLEXIBLEAREKIN (Plastilina): Claymation izenez ere ezagutzen da. Adibide gisa, metodo honetan, animazio prozesuan irudi zehatz batzuk beste batzuetan bihurtzen direla esan dezakegu. Ondorengo animazioan ikus dezakegu:

2.- OBJETU GOGORREKIN: elementu “gogor” hauekin animazioa sortzean datza metodo hau. Elementuak posizio eta formaz aldatzen dira fotogramatik fotogramara. Adibidea:

3.- PIXILAZIOA: metodo honetan fotograma bakoitzerako postura egonkor batean dagoen pertsonaiaren irudiak hartzen dira eta ondorioz giza txontxongilo batean bilakatzen da. Mugimendua postura aldaketa txikien bidez lortzen da. Adibidea:

Stop-motion-ekin filma bat ekoizten hasi aurretik, igaro beharreko faseak argi eta garbi izan behar dira:

* Animazioa oinarrituko den gaiaren aukeraketa, ideia-zaparrada.

* Animazioa sortzeko erabiliko diren material eta tekniken aukeraketa.

* Animazioaren Storyboard-a sortzea. Baina, zer da Storyboard-a? Edozein animazioren grabazioarekin hasi aurretik egiten den gidoi grafikoari deritzo. Kontatu nahi den istorioaren egituraketa zuzena egiten lagunduko diguna. Ez badugu horrela egiten gaizki ateratzeko aukera handiak izango genituzke.

* Istorioaren plano ezberdinak eta sekuentzia bakoitzeko pertsonaien mugimenduak hartuko dira kontutan.

* Grabazioarekin hasi aurretik, istorioaren kontaketarako hain garrantzitsuak izango diren material, pertsonaia, eszenatoki eta abarren prestakuntza.

* Grabazioa egin.

* Animazioaren muntaia.

BERAZ HAS GAITEZEN GURE LANAREKIN!!

* Instalatu zure mugikorrean hauetako aplikazioren bat edo zure mugikoarrari egokitzen zaionen bat:

* Gogora ezazue animaziorako edozein material erabil dezakezuela, plastilina, objektu solidoak edo baita persona fisikoak ere.

* Kontutan izan behar duzuen gauza bakarra da, mugimendua sortu ahal izateko ateratzen dugun argazki bakoitzean aldaketa txikitxo batek agertu behar duela. Mugimendu hori zenbat eta txikiagoa den, orduan eta errealistagoa izango da gure animazioa.

* StickBox-ak ere erabil ditzakezue; honako hauek, bai esku bai oinetan bentosa bidez artikula daitezkeen panpin txikiak dira eta ondorioz hainbat postura desberdin har ditzakete: (StickBox-ak ezin izango dituzue erabili eskolan ditudalako, baina playmobilak ere baliagarriak izan daitezke) 

* Mugikorra ez mugitzea oso garratsitsua da, beraz TRIPODE bat beharko duzue. Ez baduzue, tripode kasero bat egin. Bideo tutorial asko daude. Hemen batzuk:

* Garrantzitsuena kontu eta pazientzia handiarekin ibili behar dela da. Ematen ditugun urratsak ziurtasunez eman behar dira, atzera bueltatzeko aukera gutxi izango baitugu.

Animo pilo bat denoi! Eta ondo pasa stop-motion egiten!! 

ADIBIDE GEHIAGO

Hona hemen pasaden urteko IKASLE batzuen emaitza:

Ane eta Naiara (2017-2018)