Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte. Surrealismoak izan duen margolari ezagunenetakoa hain zuzen ere. Dena den bere hasierako lanetan kubismoaren eta fauvismoaren eragina nabarmena izan zen, baina 1925 urtetik aurrera surrealismo aldera egin zuen, De Chirico italiar margolaria izan baitzuen eragile.

Magritten arte-lanetan errealitatea eta ametsetako munduak nahasten dira. Hori dela eta, etengabe eta lekuz kanpo errepikatzen diren zenbait irudi ohikoak izaten dira bere obretan:

  • airean egoten diren harkaitz handiak,
  • oinetako behatzdunak zein trajez eta kapeluaz jantziriko gizonak;
  • hodeiak, usoak, sagarrak, antifazak, …

Orain zuei Rene Magritte izatea tokatzen zaizue. Bere arte-lan bat aukeratu eta kaja baten barruan aurkeztu beharko duzue 3 dimentsiotan .

  • Taldeko lana izango da.
  • Erabili beharko duzuen materiala: kaja bat, koloretazko kartulinak, goraizeak, kola, margoak, apaingarriak, …
  • Lanaren prozesua irudi bidez explikatu beharko duzue gero klasearen aurrean aurkezpen txiki bat egin ahal izateko.

Hona hemen eredu bat:

GALERIA