Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte. Surrealismoak izan duen margolari ezagunenetakoa hain zuzen ere. Dena den bere hasierako lanetan kubismoaren eta fauvismoaren eragina nabarmena izan zen, baina 1925 urtetik aurrera surrealismo aldera egin zuen, De Chirico italiar margolaria izan baitzuen eragile.
Magritten arte-lanetan errealitatea eta ametsetako munduak nahasten dira. Hori dela eta, etengabe eta lekuz kanpo errepikatzen diren zenbait irudi ohikoak izaten dira bere obretan:
-
- airean egoten diren harkaitz handiak,
- oinetako behatzdunak zein trajez eta kapeluaz jantziriko gizonak;
- hodeiak, usoak, sagarrak, antifazak, …
"El hijo del hombre" (1964)
«Gizonaren Semea» artistaren margolanik ezagunenetako bat da. Magrittek 1964an margotu zuen hil baino hiru urte lehenago, bere autoerretratu bezala. Ongi begiratzen badugu, beroki beltza, gorbata gorria eta bonbina dituen gizon batek osatzen duela ikus dezakegu, eta harrizko horma baten aurrean zutik dagoena. Gehiago sakonduz gero, itsasoa eta zerua ikus ditzakegu. Bitxikeria gisa ikusten dugu gizonaren aurpegia, neurri handi batean, flotatzen ari den sagar berde batek ezkutatzen duela. Hala ere, gizonaren begiak sagarraren ertzetik ikusten dira.
Magritteren lanen teorikoek, koadroa Adan garaikidearen irudikapen bat dela kontatzen dute, horregatik agertzen da Adan paradisutik kanporatzea sinbolizatu zuen sagar berdea. Frutak bizitza modernoaren tentazio ezberdinak sinbolizatzen ditu, gizakiak oraindik gozatu ez zituenak, sagarra ukitu gabe baitago.
Magritte-k ondorengoa esan zuen bere artelanaren esanahiaren inguruan:
“La manzana oculta lo visible pero oculta el rostro de la persona. Detrás de todo lo que vemos se esconde otra cosa pero siempre queremos ver lo que está oculto por lo que vemos. Hay un interés en lo que está oculto y lo visible, que no se nos muestra. Este interés puede provocar un sentimiento muy intenso, una especie de conflicto, se podría decir, entre lo visible, lo oculto y lo visible que está presente”.
Antonio Garcíak margolariak, René Magritteri buruzko gauza gehiago kontatzen dizkigu hurrengo bideoan:
Deja una respuesta