Egun hauetan, eta ekainetik iraila arte, Rafael Balerdi margolarien lana ezagutzeko aukera polita izango dugu Kursaleko kubo-kutxa erakusketa aretoan.

Rafael Ruiz Balerdi Donostian jaio zen 1934ko maiatzaren 5ean, Amara auzoko Easo plazan. 1936an, gerra zibila hasi zenean, lehenengo Mutrikura eta ondoren Ordizira, amaren baserrira, joan zen bizitzera.

Lehen margo-ikasketak Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen, Madrilgo San Fernando Errege Akademian eta Arte Ederretako Zirkuluan zabaldu zituenak (1955-56). Garai hartan, Eduardo Chillidaren adiskide egin zen, eta, horren bitartez, garaiko arte-abangoardiak ezagutu zituen.

Hasiera batean Balerdiren arte lanak guztiz figuratiboak ziren, bodegoiak eta erretratoak nagusitzen ziren.

Pixkanaka pixkanaka lerroak eta formak egituratzen joan ziren eta bere artelanak eskematikoak eta geometrikoak bihurtu ziren Eduardo Chillida, Paul Klee, Modigliani eta Kubismoaren eraginez.

 

1956tik aurrera, oraindik nolabaiteko egitura geometrikoa geratzen bada ere, lerroa eta kolorea leundu egingo dira forma organikoak sortuz.

Bere pinturan beste urrats garrantzitsu bat, 1975ean oleoa utzi eta pastel-klarionak nahiz argizariak erabiltzeari ekin zionean eman zuena izan zen.

Garai honetan «Jardín claro I» izeneko koadroa pintatu zuen. Pastelezko koloreak erabiliz eta puntuzko pintzelkadaz nahiz koloreen plano txikiz osaturiko artelan hau ondorengo hamar urteetan klarionaz burutuko zuen lanaren hastapena izan zen.

Lan azkarra eta bapatekoa da, berak zioen bezala, azalera erritmoa sortzen duten eta kolorezko efektuak eragiten dituzten trazu eta grafismoz betez, kontrastea eragitea eta tonuak nahiz koloreak bibraraztea helburutzat duten artelanak. Balerdik egindako pastelen artean «Paisaje imaginario» eta zenbait konposizio abstraktu daude.

1966an, Gaur taldea osatu zuen, Mendiburu, Eduardo eta Gonzalo Chillida, Sistiaga, Amable, Oteiza, Basterrechea eta Zumetarekin batera. Taldeak garrantzi handia izan zuen euskal arte modernoan.

Balerdik, beste askok bezala, gaztarotik azaldu zuen bere zinearekiko interesa eta 1963an espresiobide hau probatzea erabaki zuen, zine esperimentalaren munduan harrera ona izan zuen animaziozko filme labur bat eginez: «Homenaje a Tarzán. Capítulo 1: La cazadora inconsciente»

1992n eta 57 urte zituela, Rafael Balerdi Alicanteko ospitalean hil zen etxeko istripu baten ondorioz.

Hona hemen erakusketaren montaiaren making-of-a:

Orain, Rafael Balerdi euskal margolariari buruz gauza gehiago ezagutzen dituzuenez , fitxero HAU deskargatu lanean hasteko.

ANIMO!!!

ARGAZKIAK