Laister gabonak direla eta, proposamen polit honekin natorkizue. Hama Beads materiala ezagutzen duzue?
Hama Beads plastikozko pieza txikitxoak dira. Kolore askotakoak izan daitezke eta hiru tamaina ezberdinetan aurki ditzakezue. Pieza hauek molde berezi batzuen gainean jartzen dira irudi ezberdinak osatzen.
Gure kasuan forma hexagonal baten gainean osatuko dugu gure irudia, elur-maluta bat. Behin osatu eta gero beharrezkoa da plantxa gainetik pasatzea, beroarekin piezak itsatsitak geratzeko.
Taldekako lana egingo dugu, hau da, osatuko dugu denon artean elur-maluta bat, eta honekin bukatu eta gero bestearekin hasiko gara.
Prest?
Goazen ba!!
Please enter a valid URL and content for your button.
Deja una respuesta