Lehenengo Olinpiar Jokoak K.a. 776. urtean  ospatu ziren. Bere izena, Olimpia herri grekotik dator. 5 egunetako iraupena izaten zuten, eta aurkezpen ekitaldian atletek arauak beteko zituztela zin egin behar zuten. Arau hauek brontzezko taula batzuetan idatzita zeuden.

Olinpiar Jokoen ostean herriko bizitza gelditu egiten zen, “bakearen momentua” zen eta. Edozein aktibitate publiko ere bertan behera geratzen zen jokoak bukatu arte. Larriak ziren gauzei bakarrik ematen zitzaien irtenbidea.

Olinpiar Jokoak ospatuko ditugunez, talde bakoitzak bere insignia sortuko du, “Estandarte” bat eginez.

Baina zer da estandarte bat? «Estandart» hitza frantzesetik dator, eta telazko pieza bat  da. Normalki karratua edo lauki luze formakoa, bere berezitasunekin eta mastil batean loturik dagoena. Garai batean zaldunek erabiltzen zituzten baina gaur egun organismo zibil eta erlijiosoek.

Hona hemen eredu batzuk:

Estandarteak forma ezberdinekoak izan daitezke, irudietan ikusten den bezala. Sortzeko beharko dugun materiala, besteak beste, honako hauek dira:

• kolorezko kartulinak edota telak, foamia edota fieltroa;
• makilak / soka;
• kola / orratzak / hariak / …;
• margoak / apaingarriak / …

Taldeka eman beharko ditugun pausoak:

    • interneten bilatu 10 estandarte desberdinen irudiak;
    • taldeari izena jarri;
    • estandartearen diseinua sortu, koloreak erabaki, formak sortu, …

Hona hemen ikasleek egindako estandarteak: