Gaur egun publizitatea markek beraien produktuak ezagutarazteko gehien erabiltzen duten herraminta da. Hala ere, egunean zehar ikusten ditugun iragarkien kopurua hain da handia, non gero eta zailagoa egiten zaigun horietako batek harritzea edo erakartzea.
Irudia irakurtzeko parametro batzuk ezagututa, eta gelditu eta behatzen ikasiz gero, askoz ere hobeto ulertuko ditugu.
Analisi DENOTATIBOA
- Analisi denotatiboak, iragarki batean agertzen diren pertsonaia, elementu, eszena, jantzi eta abar xehetasun handiz deskribatzen ditu. Ebidentziatan oinarritzen da, hau da, ikusten denaren irakurketa soilean.
- Irakurketa honek OBJEKTIBOA izan behar du. Ikusten diren elementuen deskribapen objektiboa egiten da, non dagoen kokatua irudia, zenbat pertsona dauden, zein elementuk ikusten diren…
- Beraz, irudiak erakusten duenaren iritzi objektibo bat eman behar da, inoiz ez iritzi pertsonalik.
Analisi KONNOTATIBOA
- Azterketa konnotatiboa, aztertutako irudi grafikoaren irakurketa SUBJEKTIBOan oinarritzen da, hau da, interpretatzen denaren irakurketa batean, hemen geure iritziak, balorazioak edota ondorioak atera ditzakegu.
- Interpretazio pertsonala denez, pertsona desberdinen artean interpretazio desberdinak egongo dira.
- Horrelako azterketa batean, norberaren esperientzia eta pertzepzioak definituko du adierazpen estetikoa eta emozionala.
- Horregatik irudi grafiko zientifikoek ezingo dute analisi konnotatiborik jasan.
KOLOREAREN Analisia
- Kolore BEROAK estimulagarriak dira, dinamikoak. Oro har, kolore beroko espazioek handiagoak, hurbilagoak eta astunagoak dirudite. Kolore beroak horia, laranja, gorria eta arroxa dira.
- Kolore HOTZAK lasaigarriak dira. Oro har, kolore hotzeko espazioek txikiagoak eta urrunagoak dirudite. Berdea, morea eta urdina dira kolore hotzak.
- Kolore NEUTROAK intentsitate eta saturazio txikia duten koloreak dira, txuria, grixa eta beltza, alegia. Lasaitasuna eta elegantzia adierazten duten koloreak dira.
KONPOSAKETAREN Analisia
Iragarki gehienetan konposizio-lerroak daude, ez dira ikusten, baina beharrezkoak dira iragarkien espazioak mugatu eta ordenatzeko. Lerro hauek batzuetan probokatuak izan ohi dira, beste batzuetan kasualak baina, nolanahi ere, oreka grafiko ona lortzeko beharrezkoak.
Horregatik garrantzitsua da ongi erabili ahal izateko bakoitzak ematen dituen sentsazioak ezagutzea:
- LERRO BERTIKALAK. Abiadura eta mugimendu-sentsazio handiagoa adierazten dute. Hesi gisa jarduten dute, planoak bereiziz eta indarra eta boterea adieraziz.
- LERRO HORIZONTALAK. Lerro horizontal nagusia zerumuga izango da, paisaia gehienetan dagoena. Egonkortasun-sentsazioa ematen dute, eta lasaitasuna eta atsedena ekartzen dituzte gogora.
- LERRO INKLINATUAK. Dinamismo, mugimendu eta arrisku sentsazioa sortzen dute.
- LERRO KURBATUAK. Dinamismo, mugimendu eta sentsualitate sentsazioa sortzen dute.
- AIREA. Irudi batean elementu nagusiaren ondoan garrantzizko elementurik ez dagoenean eta hutsaren sentsazioa dagoenean airea dagoela esaten da. Teknika hau elementu nagusia indartzeko erabiltzen da.
- SIMETRIA. Ispilu batean bezala islatzen diren elementuak daudenean sortzen da. Konposizio simetrikoak atseginak dira egonkortasun sentsazioa ematen dutelako, baina monotonoak ere izan daitezke.
- ASIMETRIA. Konposizio asimetrikoak simetrikoak baina dinamikoagoak dira, ezegonkortasun sentsazioa sortzen dute eta tentsio dramatiko handiagoa sor dezakete.
- «REGLA DE LOS TERCIOS». Argazkilaritzan erabiltzen den arau bat da. Irudia hiru zati berdinetan, bertikalak eta horizontalak, zatitzen da. Zatitzearen lerroen elkarguneak elementu garrantzitsuak kokatzeko erabiltzen dira.
NORI ZUZENTZEN ZAION
Atal honetan iragarkia nori zuzenduta dagoen aztertzen da. Horretarako honako faktore hauek kontutan hartzen dira: sexua, adina, ikasketa-maila, etab.
Irudiaren FUNTZIOAK eta HELBURUAK
- Funtzio KONATIBOA. Pertsuasioarekin lotzen da. Konbentzitzea da bere helburua. Publizitatean erabiltzen da.
- Funtzio FATIKOA. Arreta erakarri nahi du. Publizitatean erabiltzen da.
- Funtzio ERREFERENTZIALA. Informazioa eman nahi du. Albiste bat edo testu bat ilustratzeko erabiltzen da. Prentsan edo testuliburuetan da ohikoa.
- Funtzio EMOZIONALA. Helburu sentimentalarekin erabilitako irudiak dira eta emozioak transmititzea dute helburu.
- Funtzio POETIKOA. Zentzu estetiko eta artistikoarekin edertasuna bilatzen dute.
BALIABIDEAK, ESTEREOTIPOAK
Publizitateak hainbat baliabide erabiltzen ditu konbentzitzeko (norbait zerbait egitera konbentzitzeko) edo uxatzeko (norbait zerbait egin ez dezan konbentzitzeko).
- ESLOGANA. Iragarkiaren funtzioa laburbiltzen duen zuzeneko esaldia. Laburra, sinesgarria eta gogoratzeko erraza izan behar du. Letra-atal handiago batean eta iragarkiko leku pribilegiatu batean erakusten da.
- BIGARREN MAILAKO TESTUA. Esloganak esandakoa indartzen duen testua, esaldi sinesgarrien edo irudi bisual edo akustiko indartuen bidez azaltzen da.
- IRUDI ERRETORIKOAK. Metaforak, hiperboleak, pertsonifikazioa, etab.
Deja una respuesta