Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere. Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu.

Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.

Hemen duzue gure aurreko belaunaldien testigantza "Gau Beltza" jaia nola ospatzen zuten azaltzen. Horien artean Juanatxo urnietarraren testigantza ere aurkituko duzue:

Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean, herriz herri hasiak dira berriz ere udazkeneko egun ilunetako jaiak antolatzen: kalabazak hustu, trapu zaharrekin aurpegia estali, beldurra eragin…

Bizipenak aldatu egin dira eta, honekin batera, jaiak eta tradizioak. Hauek iraungo badute, gaurkotasunera egokitzen direlako izango da; eta horrela ari da zabaltzen Gau Beltza Euskal Herrian. Berreskurapena baino, ospakizunaren berrinterpretazioa edo birsortzea ari da izaten: antzinakoak kontuan hartuta, guretik nahi dugu Gau Beltza ospatu, gaur egungo ikuspegitik ematen dizkigun aukerak eta erakargarritasuna baliatuta.

Jarraian, "Gau Beltza"-ren jatorria eta berasmatzeari buruzko dokumental laburra ikusiko dugu:

Orain pixkat gehiago ezagutzen duzula Gau Beltzaren ospakizunari buruz, animatzen zara jai beldurgarri honetan parte hartzera?

Egingo ditugun ekintzak honako hauek izango dira:

Ipuin kontaketa.

Mozorro tallera.

Paperezko kalabazatxoen girnaldak.

Noiz eta nola ospatuko dugu Gau Beltza?

Urriak 31ean.

Herrian zehar ipuinak kontatuko ditugu.

Gaztain erreak egingo ditugu.

Beste bideo honetan "Pirritx, Porrotx eta Marimotots" Gau Beltzari buruzko etxeko txikiei jaiaren ezagutza emateko sortutako abestitxoa entzuteko aukera izango duzue: