Frida Khaloren gaiarekin jarraituaz, oraingo honetan Mexikon ospatzen den festa ospetsu bat ezagutuko dugu.

Azaroak 2an, Mexikon “El día de los muertos” edo “Hildakoen Eguna” ospatzen da. Mexikarrek egun hau festa bat bezala bizitzen dute, egun horretan bertan beraien hildakoen arimak bueltatzen baitira lurrera bisita egitera.

Mexiko  garai honetan aldarez betetzen da, non lore koloretsuak izaten diren eskaintzarik nagusienak.

“Coco” filma ikusi baduzue jada festa hau ezagutzen  hasi zarete,  dena den gehiago ezagutzeko, hurrengo laburmetraia ikusiko dugu :

Azaroak 1ean berriz, Inozente Eguna ospatzen dute eta hildako txikien arimei goxokiak, txokolatea eta jostailuak eskeintzen dizkiete. Goxoki hauen artean ohikoenak azukrezko kalaberatxoak izan ohi dira.

Mexikoko aspaldiko tradizio hau hartuta, eskolako txokoren bat aldare koloretsu batean bihurtuko dugu. Horretarako Mexikon erabiltzen dituzten zenbait apaingarri burutuko ditugu.

Besteak beste honelako apaingarriak egingo ditugu:

  • “Papel picado”, aldareak apaintzeko erabiltzen ziren ikurrina koloretsuak.
  • Forma ezberdinekin osatutako 3Dko aldareak , besteak beste paperezko loreekin.
  • “Catrina” kalaberak, Mexikoko irudi tipikoak.
  • Kalaberen kareta koloretsuak.
ALDAREEN GALERIA
"PAPEL PICADO" GALERIA
KALABEREN GALERIA

Hemen uzten dizuet “azukrezko kalaberatxo”-ei buruzko bideo polit bat. Ea gustatzen zaizuen!!

Ondo pasa!!!

Oharra: Norbait animatzen da kalaberatxoak egitera? 🙂


Eta hau da gure emaitza!! Baietz polita geratu dela??