Munduan dauden hainbat lurralde, arraza, ohitura eta hizkuntzen ondorioz aniztasunerako bideak irekitzen dira.

Sorkuntza artistiko, antzerkigintza, musika edo eta zinean ere desberdintasun horiek agerikoak izan ohi dira, dudarik gabe kultura globalerako oso aberasgarriak direlarik.

Lurralde bakoitzeko artisautzari bidea irekitzen dion arteak muga guztiak apurtzen ditu eta objektu xume baten bidez munduko edozein eremutara helaraz dezake. Horregatik, aukeratutako lurraldearen azterketa zehatza egin ondoren, bertako artisautza tipikoa zein den ikusiko dugu ahalik eta erreplikarik zehatzena egin ahal izateko.

 

Hauek izango dira egin behar dituzuen lanak. Saiatu orden honetan egiten:

ARTISAUTZA
  • Lurralde bakoitzako artisautzak IKERTU
  • Lurraldeko zuen gustoko  hiru artisautza edo ereduk bilatu. Bakoitzaren argazkiak topatu eta word dokumentu batean jarri.
  • Taldean AZTERTU errezena egiteko zein izango den, baita politena ere.
  • Taldean AZTERTU erabili beharko dituzuen materialak eta prozedura.
  • HAU DENA WORD DOKUMENTU BATEAN IDATZI!
HORMAIRUDIA

Hormairudiaren DEKORAZIOAK  ere kontuan izan behar ditugu (izenburuak, apaingarriak, …), horretarako aukeratu duzuen lurraldearen kolore eta irudi tipikoak AZTERTU behar dituzue.

 

Hau guztia egin ondoren, aukeratutako artisautzaren erreplika bat gauzatuko duzue.

 

Hormairudia egiteko eredu bat: