Aboriginal art, australiako aborigenek egindako arteari deitzen zaio. Hauek artelanak era askotako euskarrien gainean egiten zituzten: egurra, ostoak, harriak, eskulturak, besteak beste.
Hurrengo argazkian gaur egungo natiba bat ikus dezakegu zeremoniako jantzi baten gainean margotzen:
Arte aborigenen ezaugarri garrantzitsuenetariko bat bere marrazkietan puntua erabiltzearena zen. Erabiltzen zituzten kolore nagusienak horia (eguzkia), marroia (lurra), gorria (basamortuko ondarraren kolorea) eta txuria (odeien kolorea) ziren. Hauek dira hain zuzen ere aborigeneen kolore tradizionalak.
Hemen ikus ditzakezue adibide batzuk:
Puntuzko margoketa edozein materialen gainean egin zitekeen, baina normalean arroketan edo kobazuloetan erabili ohi zuten. Gehien margotzen zituzten elementuak naturako elementuak ziren, animaliak, zuhaitzak, lakuak, … Kondairak eta ipuinak ere margotzen zituzten beraien erlijioaren usadioa baitziren.
Hurrengo bideoan Australiako emakume aborigen baten arte lana ikus daiteke:
Orain gu australiako aborigenak bihurtuko gara eta beraien erara saiatuko gara margotzen. Baina lanarekin hasi baino lehen, FITXA hau taldeka landu beharko duzue.
ANIMO!!!
Prozesuaren zenbait argazki:
Deja una respuesta