II.Mundu Gerran,  1945eko abuztuaren 6an, goizeko 08:15 inguruan, bonba atomikoaren eztanda ikaragarria jasan zuen Hiroshimak (Japonia).

Ordulari hau Hiroshiman aurkitu zuten eta bertan ikus daiteke zehatz-mehatz eztanda gertatu zeneko ordua.

Sadako Sasaki bonba atomikoa jasan zutenen artean gehien oroitzen den biktima da eta ez bereziki hasierako eraginarengatik beraien lurraldetik kanporatuak izan ziren 140.000 pertsonetetako bat izan zelako, baizik eta eztandaren ondorioengatik urte batzuetara hil zenetako bat izan zelako.

Ezagutu nahi al duzue Japonian bakearen sinbolo bilakatu den Sadakoren istorio xumea?

Adi:

Sadakok bi urte bakarrik zituen eztanda gertatu zenean eta bere etxea zero gunetik 1,7 km-tara zegoen kokatua. Sadakoren etxea, beste hainbat bezala erre egin zen eta ondorioz, senitarteko batzuen etxean aurkitu zuen babesa. Bi urte geroago Sadako ikasten hasi zen eta baita atletismoa praktikatzen ere. Gorputz Hezkuntzako irakasle izatera iritsiko zela ere amestu zuen.

Baina 1954an gaizki sentitzen hasi eta Hiroshimako Gurutze Gorriaren Ospitalera joan zenean, leuzemia edo «A bonbaren gaixotasuna» diagnostikatu zioten eta bertan ingresatuta geratu behar izan zuen.

Ospitalean zegoela, Chizuko Hamamoto, bere lagunik hoberenak, aspaldiko kondaira bat kontatu zion; bertan pertsona batek paperezko mila kurrilo egin zituelako, jainkoek desio bat betearazten lagundu ziotela esaten da. Chizukok urre koloreko paperez egindako lehenengo kurriloa oparitu zion eta ondorengoa esan zion: «Hemen duzu lehenengo kurriloa».

Hori guztia ikusirik, Sadakok ere bide berdina hartu zuen, noizbait berriro ere korri egiten hasiko zenaren esperantzarekin. Bera eta gaixorik zeuden beste hainbat haur sendatzeko desioa zuen.

Baina guztiaren amaiera 1955eko urriaren 25ean gertatu zen, izan ere egun horretan Sadako Sasaki 12 urterekin hil baitzen. Istorioak dioenez, 644 paperezko kurrilo egin zituen eta 1.000 osatzera artekoak bere klaseko laguntxoek bukatu omen zituzten.

Senbazuru. Hariz lotutako 1.000 kurrilo.

1958an,Hiroshimako Bakearen Parkean Sadakoren omenezko estatua bat eraiki zuten, eta oinarrian honako leloa dago idatzia:

 «Hau da gure garrasia, hau da gure eskaria: bakea munduan».

Ondorengo bideoan Sadako eta Paperezo Mila Kurriloen animazio istorioa ikusteko aukera duzue:

Behin kondaira ezagututa, taldeka  pentsatu beharko duzue nola ezagutarazi dezakezuen istorio hau zuen inguruan antzezlan txiki baten bidez.

Egin beharrekoak:

  • Sadako Sasakiren istorioaren gidoia egin.
  • Istorioa antzeztuko duzuen eszenatokia sortu.
  • Istorioa kontatzeko beharrezkoak diren pertsonaia (marioneta) edota elementuak sortu.
  • Istorioa haur talde baten aurrean aurkeztu.

Ikasi nahi baduzu nola egiten diren kurriloak, honako bideotxo hau ikusi:

Beste bideo honetan, diseinu grafikoko ikasle batzuk egindako kurriloei buruz lana ikusiko dezakezue: