
Eneko Arzuaga_web
Kaixo! Eneko nauzu, 23 urteko hondarribitarra. Sortzaile bisuala naiz eta diseinu grafikoa eta irudiaren tratamendua ikasi dut.
Artearen munduak txiki-txikitatik erakarri nau eta horri esker nire 23 urteak marrazten pasa ditut arkatza gora eta pintzela behera. Baina batxilergorarte ez nuen garbi izan artearen munduan benetan murgildu nahi nuela. Batxilergo artistikoa egiteak begiak ireki zizkidan.
Oraindik ez dut garbi zein den nire tokia mundu honetan, baina garbi dut arte eta diseinuan aritu nahi dudala. Alde batetik, ilustrazioa eta marrazketa asko gustatzen zaizkit eta afizio horrekin lan egitea oso zaila iruditzen zaidan arren, probatzea gustatuko litzaidake. Bestalde, diseinu grafikoa eta horren atzean dagoen guztiak asko erakartzen nau. Azkenik, argazki eta bideo kamerekin ibiltzea gustatzen zait, bai eta ondorengo edizioa ere.